Ez da egokia derrigorrez; hauek dira aukera egokiak: behartuta, beharturik. Erabilgarria da derrigorrean ere, baina Heg. marka du Euskaltzaindiaren Hiztegian (alegia, gaztelaniatikoa dela adierazten du), ez da aldaera nagusia.
Gauza bera gertatzen da derrigor, derrigorrezko eta derrigortu hitzekin: euskara batuan onartuta daude, erabilgarriak dira, baina Heg. markarekin. [EH]