Aukera bat baino gehiagorako bidea ematen dute buruz postposizioak Zenbat liburu irakurri dituzu animaliei buruz? / Zenbat liburu irakurri dituzu animaliei buruzkoak? (Animaliei buruzko zenbat liburu irakurri dituzu?). // Komentario asko entzun d(it)ut gai horri buruz. / Komentario asko entzun d(it)ut gai horri buruzkoak (Gai horri buruzko komentario asko entzun d(it)ut).
eta buruzko izenlagunak. Adibideak:Era horretako perpausetan bi aukerak (buruz nahiz buruzkoak) ondo daude. Hori bai, betiere izenlaguna atzeratzen zaion izen-sintagma absolutiboan (NOR kasuan) delarik. Ez da zuzena perpaus hau: *Liburu batean irakurri dut nazionalismoari buruz (> Liburu bat irakurri dut nazionalismoari buruz/buruzkoa).
EUSKALTZAINDIA. ““Zeri buruz” adieraztea: buruz/buruzko (zenbat liburu animaliei buruz?/buruzkoak?)”, Jagonet galde-erantzunak.