Zalantzak sortzen ditu idazkeran. Salbuespenak salbuespen, honela laburbil daiteke azalpena:
1. Marratxoz idazten dira bikote-hitzak (A eta B adierazten dutenak): buru-belarri, buru-bihotz, buru-buztan...
2. Adjektiboak osatzean, bi idazkera daude aukeran: lotuta idaztea (horren aldeko joera da nagusi) edo marratxoarekin. Adibidez: burugogor/buru-gogor, buruarin/buru-arin, buruargi/buru-argi, burubero/buru-bero, buruharro/buru-harro, burusoil/buru-soil, buruzuri/buru-zuri... Lotuta idazten dira haietatik ateratzen diren hitz eratorriak : burugogorkeria, buruargitasun, burusoiltasun...
3. Izenak osatzean, bi idazkera daude aukeran: marratxoarekin edo bereiz idaztea. Adibidez: buru(-)babes, buru(-)kolpe, buru(-)lan, buru(-)langile, buru(-)hausgarri, buru(-)nahaste...
4. Loturik idazten dira tradizioko hitzak: buruhauste, buruzagi, burujabe, burezur... [EH; 25. araua]