Bi moldeak zuzenak dira, baina bizi izandako esperientziak egokiagoa da, euskal literatura-tradizioan askoz ere erabiliagoa izan baita.
EGLU-II liburukian, «bizi izan» aditzaz (159.-161. or.), honela ageri da kontua: «... aspektu-marka agerian jarri nahi delarik, etorkizuneko marka erabiltzen dugunean izan ezik, beste bietan IZANen edo UKANen laguntza behar dute». Goiko adibideko kasuan, iraganeko burutua markatzeko erabiliko genuke «bizi izandako esperientziak» forma.
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: bizi izan (bizi izandako / bizitako)”, Jagonet galde-erantzunak.