bizidun/bizigabe

bizidun/bizigabe

Kasu-marketan, bizigabeak eta bizidunak modu banatan jokatzen dira leku-denborazko kasuetan, oro har: etxean esaten dugu, baina pertsonarengan (ez *pertsonan). Gizakiari eta animaliei dagozkienetan erabiltzen dira bizidunekiko atzizkiak (-gan, -gandik, -gana; -en baitan, -en baitarik, -en baitara), ez landareei eta naturari dagozkienetan. Badut konfiantza zugan. Gurasoengan (*gurasoetan) aurkitu dut kontsolamendua. Basoetan (*basoengan) aurkitu dute babesa.

 

Eskema hori ez da erabat zurruna, ordea, hizkuntzarako bizidun izatea ez baitago hertsiki biologiari loturik. Bizidunen tratamendua har dezake izen batek beste hainbat berezitasunengatik: pertsonifikazioa, sinbolismoa, animismoa... Egokiak dira, esaterako, honelakoak: Mesede handiak jasotzen ditugu Eguzkiarengandik. Gerta litezke bitasunak ere: Ez dago aparteko albisterik taldean / Sinesmen handia dut taldearengan.

 

Bestalde, izena, biziduna izanik ere, pluralean bizigabe gisa deklinatzen da, baldin taldea, generoa, espeziea edo, oro har, izaera kolektiboa adierazten badu. Emakumeetan / Emakumeen artean, Etxebeste izan da lehena; gizonetan / gizonen artean, berriz, Gartzia. Mutiletatik / Mutilen artetik, Urko hautatu dugu. Nesketan sarriago gertatzen da mutiletan baino. Ume batetik bestera alde handia dago.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (235-237).

—(1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (41-42, 162, 464-465).

— ““Norengan” adieraztea: gizonengan, gizonetan”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (83-84).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper