bibliografia nola eman

bibliografia nola eman

Bibliografia dokumentuen erreferentzia eskaintzeko bidea da; edozein idazlanetako ideiak, kontzeptuak, argudioak, baieztapenak eta abar jasotzeko, kontrastatzeko, kritikatzeko eta, azken finean, sakontzeko erabili diren edota erabil daitezkeen autore, liburu, artikulu eta abarren erreseina.

 

Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik eman gai honi buruz, baina jarraibide batzuk baditu emanak Euskera aldizkariko publikazioetarako, eta egoki da horiek ezagutzea eta horiei jarraitzea gehienbat.

 

Datu hauek —hurrenkera ere gordez— zehaztu behar dira liburu baten aipua egitean (ikus beheko adibideak):

1. Egile(ar)en abizen-izena(k), abizena(k) letra larriz eta izena(k) xehez (lehen letra izan ezik), komaz bereizirik.

2. Liburuaren argitalpen-urtea parentesi artean [puntua].

3. Liburuaren izenburua, letra etzanez [puntua].

4. Hala balitz, obra osatzen duten liburukien kopurua edo liburuki aipatuaren erreseina [puntua].

5. Liburua argitaratu den herria [bi puntu / puntua].

6. Argitaletxearen izena [puntua](.)

7. Hala nahiko balitz, orrialde-zenbakia parentesi artean [puntua].

8. Aldizkari bateko artikulu bat bada, hura komatxo artean [koma], eta, ondoren, aldizkariaren izena letra etzanez, zenbakia [bi puntu] eta orrialdeak.

9. Liburu bateko kapitulu bat bada, aldizkariaren kasuan bezala jokatzen da, baina editore edo koordinatzailearen datua ere emanez, in marka aurrean duela, eta liburuaren izena. Datu horietaz gain, alearen zenbakia ere adierazten da.

10. Egileak hiru baino gehiago badira, aski da lehenengoa bakarrik aipatzea, edo ZENBAITEN ARTEAN esapidea erabiltzea.

11. Hala balitz, URL helbidea ere gehitzen da bukaeran.

 

Adibideak:

ALBERDI, Uxue (2017). Jenisjoplin. Zarautz: Susa.

LARRAMENDI, Manuel (1729). El impossible vencido: arte de la lengua bascongada. Salamanca: Antonio Joseph Villargordo Alcaráz.

AZKUE, Resurrección María (1969). Morfología Vasca, II. [edo 2. lib.] Bilbo: L.G.E.V.

EUSKALTZAINDIA (1985-2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak (EGLU) I, II, III, IV, V, VI, VII. Bilbo: Euskaltzaindia. (http://www.euskaltzaindia.eus/gramatika).

EUSKALTZAINDIA (1994-). Arauak. Bilbo: Euskaltzaindia. http://euskaltzaindia.eus/argitalpenak/arauak.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon, ESNAL, Pello (1993). Idazkera-liburua. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

ZENBAITEN ARTEAN (1998). Fonética Vasca. Las Sibilantes en el Vizcaíno. Bilbo: Universidad de Deusto.

MENDIGUREN BEREZIARTU, Xabier (1996). «Euskararen hizkuntza ereduaz eta kalitateaz zenbait gogoeta», Euskera 41: 583-604.

HUALDE, José Ignacio (1997). «Aitzineuskararen leherkariak», ASJU XXXI-2: 411-424.

LAFON, René (1975). «Indices personnels n’exprimant rien de déterminé dans les verbes basques», in Mélanges linguistiques offerts à Emile Benveniste. Paris: Société de linguistique de Paris: 331-337.

EHUko Euskara Institutua (2012). Sareko Euskal Gramatika (SEG). «Euskararen ezaugarri tipologikoak». http://www.ehu.es/seg/morf/2.

ESNAOLA, Imanol (2002). «Ibon Sarasolarekin elkarrizketa», BAT 42. http://www.soziolinguistika.org/eu/node/913.

MUJIKA, Alfontso (2015). «Nola jokatu zenbakiak digituz idaztean? Orain, kontrakarrean ari gara», 31 eskutik. http://31eskutik.eizie.eus/2015/03/31/nola-jokatu-zenbakiak-digituz-idaztean-orain-kontrakarrean-ari-gara/.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper