bera ≠ berdin

bera ≠ berdin

Ez dira gauza bera autobus berdinean etorri ziren eta autobus berean etorri ziren. Berdin izenlagunak elkarren antza duten gauza bi edo gehiago adierazten du; ber(a) erakusleak, berriz, gauza bakar beraz ari dela ( bera). Zure amak eta nireak auto berdina erosi dute badiogu, auto igualak erosi dituztela diogu; bi auto daude aipamenean, bakoitzak berea erosi du eta. Zure ama eta nirea auto berean etorri dira esaten badugu, aldiz, auto bat besterik ez dago. [EH]

 

Analogiaz, beraz: *Egun berdinean joan ziren oporretara (> egun berean). *Ikastetxe berdinean daude aurten (> ikastetxe berean). *Eskola berdineko ikasleak gara (> eskola bereko). *Atzoko mutil berdina etorri da ate joka (> mutil bera). Zeinek bere balioa du, beraz: Plater beretik jango dugu (plater bat baino ez dago) ≠ Plater berdinetik jango dugu (plater bi gutxienez). Anttonek eta Luisek arropa berdina daramate, baina ez arropa bera.

 

Kolore bera ala kolore berdina? Izen abstraktuekin lausotu egiten da aldea, eta halako izen batzuek biak onartzen dituzte (ZER galdetzailea suma dezakegu batean, eta NOLAKO bestean): lan bera eginda... / lan berdina eginda...; atzoko tenperatura bera / atzoko tenperatura berdina; klima bera / klima berdina; iritzi bera / iritzi berdina; ideia bera / ideia berdina, erabaki bera / erabaki berdina, balio bera / balio berdina; kolore bera / kolore berdina... Dena dela, modurik ohikoena eta egokiagoa lehen moldea da (ZER): iritzi berekoak gara, iritzi bera dugu.

Nolanahi ere, desegokia da *berdina esan esapidea. Modu egokia gauza bera esan da, edo, bestela, beste esanahi batekin, berdin esan (NOLA esan, adberbioa: modu berean esan).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Iruñea: Euskaltzaindia (92).

— “Lexikoa: bera/berdin (kolore bera/kolore berdina)”, Jagonet galde-erantzunak.

—(1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (131, 133).

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (130).

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (121-127).

SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (47).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper