bedi

bedi

Bedi adizkia ez da adizki trinkoa, aditz perifrastikoetan laguntzaile gisa erabiltzekoa baizik (*edin aditza): izan bedi, egin bedi, etor bitez... Hartara, *hala bedi ez da zuzena (inolako aditz nagusirik gabekoa baita); hala IZAN BEDI (izan aditz nagusia + *edin laguntzailea dituela) edo hala BIZ (izan aditzaren aginterazko antzinako forma trinkoa) behar du. Bada Euskaltzaindiaren Hiztegian adiera bera duen halabiz interjekzioa ere [EH]. *Hala bitez ere ez da zuzena, arrazoi beragatik; hala IZAN BITEZ (izan aditz nagusia + *edin laguntzailea) edo hala BIRA (izan aditzaren antzinako forma trinkoa) behar du.

 

Laguntzailea da, besteak beste, bekit ere, eta zilegi IZAN BEKIT da forma zuzena (zilegi izan nagusia + *edin laguntzailea), eta ez *zilegi bekit (aditz nagusia —zilegi izan— ez baitago osorik). *Zaitez esanekoa ere ez da gramatikala; IZAN ZAITEZ esanekoa behar du, zaitez ez baita forma trinkoa, aditz perifrastikoaren laguntzailea baizik. Ezaugarri bera dute hadi, zaitez eta zaitezte adizkiek ere: ez dira forma trinkoak, laguntzaileak baizik.

 

Beste hainbeste gertatzen da *ezan aditzarekin; ez du agintera trinkorik, perifrastikoetan laguntzaile gisa baliatzekoa baino ez da. *Ene hitzak beza boterea, esaterako, ez da gramatikala; aditz nagusia behar du: Ene hitzak IZAN BEZA boterea. Ezaugarri bera dute bezate, ezan/ezak, ezazu eta ezazue adizkiek ere. ( *edin/*ezan/*edun aditzak)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (385).

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (204).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper