batzuk

batzuk

Bat zenbatzailearen plurala da batzuk ( bat zenbatzailea), eta pluralean egiten du beti aditzarekin komunztadura.

 

DEKLINABIDEA. 12. arauan («Bat eta batzuk-en deklinabidea») dator jasoa batzukek euskara batuan duen jokoa. Koadroan dago osorik jasoa. Bereziki forma hauei erreparatzea komeni da:

- batzuez da forma egokia, ez *batzuetaz

- batzuetan da forma egokia, ez *batzutan

- *batzu forma ez da onartu baturako (*Batzu etorri dira (> batzuk))

- bereizi egin behar dira batzuk eta batzuek (*Gizon batzuk badakite hori (> batzuek)).

 

KORRELAZIOA. BAT zenbatzailearekin gorde ohi den bezala —batA/besteA, bateAN/besteAN...— ( bata/bestea), berdin gorde behar da korrelazioa batzuk erabiltzen denean (pluraleko korrelazioa, batzuk plurala denez): batzuk/besteak, batzuek/besteek..., batzuetan... // beste batzuetan / besteetan.

Adibidez: Etxe honetan ez ezik, orobat gertatzen zen beste etxeEtan / beste etxe batzuEtan / besteEtan ere (*bestetan). ( beste (bestek / besteek / beste batzuek))

 

KALKOA. Gaztelaniaren eraginez, sarri, izenondoei balio enfatikoa emateko, oker erabiltzen dira bat eta batzuk; horrelakoetan, hobe da ‘huts’ hitza edo gisakoren bat erabiltzea: ?Inozo batzuk zarete! (> Inozo hutsak/galantak zarete!). ?Alfer batzuk dira arduradun horiek (> Alfer hutsak/itzelak dira arduradun horiek). ( bat zenbatzailea / -a artikulua (batzuk/-ak))

 

batzuk batzu
batzuek batzuk
batzuei batzuri
batzuen batzuren
batzuekin batzurekin
batzuentzat batzurentzat
batzuez batzuetaz
batzuetan (1) batzutan
batzuetako batzutako
batzuetara (1) batzutara
batzuetatik (-tarik) (1) batzutatik

(1) batzuengan, batzuengana, batzuen baitan, batzuengandik

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (141).

—(1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (525-526).

— ““Zertaz” adieraztea: -ez/-etaz (batzuez, *batzuetaz; arazoez, *arazoetaz)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Lexikoa: bata, bestea (batek ostikoa eman dit eta besteak masailekoa / batak ostikoa eman dit eta besteak masailekoa)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper