aditz-izena

aditz-izena

Aditz perifrastikoetako aditz nagusiak lau molde (edo aditz-izenki) ditu, eta horietako bat da aditz-izena: aditz-partizipioa (etorri, aztertu, hil, esan) ( aditz-partizipioa (aditzaren forma burutua)); aditzoina (etor, azter, hil, esan) ( aditzoina); aditz-izena (etortze, aztertze, hiltze, esate) eta etorkizunekoa (etorriko, aztertuko, hilko, esango). ( aditz perifrastikoetako aditz nagusiaren etorkizuneko forma)

 

ADITZ-IZENAREN FORMA. Aditzoinari -t(z)e erantsiz lortzen da aditz-izena: jasotze[n], etortze[n], jaikitze[n], jate[n]... ( aditzoina). Euskaltzaindiaren Hiztegian berariaz dator emana aditz-izena, aditz bakoitzaren sarreran, aditzoinaren ondoren, inesibo mugagabean; hau da, -n letraz amaitua. Adibidez: etorri: etor, etortzen; aztertu: azter, aztertzen. (Aditz-izen batzuk sarrera ere badira, bestalde; gehien erabiltzen direnak dira, hala nola abiatze, faltatze, mailakatze, nekatze, saiatze, zabaltze eta abar).

 

Oro har, -tzen forma da molde nagusia: laguntzen, jasotzen, hiltzen, deklaratzen, botatzen, betetzen, zapaltzen... Baina -ten erabiltzen da hiru kasutan:

- partizipioa -n letraz amaitzen duten aditzetan: eteten, irteten, izaten, egoten, jaten, esaten, erraten... (*irtetzen, *jardu(n)tzen...) ( aditz-partizipioa (aditzaren forma burutua))

- aditzoina kontsonante txistukariz (s, z) amaitzen dutenetan: (ikas >) ikasten, (utz >) uzten, (gutxiets >) gutxiesten, (ahantz >) ahanzten, (has >) hasten, hazten, hezten, hesten, hausten, lazten, etab. (*utzitzen, *hasitzen...) ( aditzoina)

- aditz arazleetan, (araz >) -arazten egitea baitagokie beti: (emanaraz >) emanarazten, (pentsaraz >) pentsarazten, etab. ( -arazi (-erazi))

 

Ekialdeko euskalkietan ohikoa den -i- tartekatua (egoiten, izaiten, erraiten, etab.) ez da batasunerako gomendagarria. Ukaiten da salbuespena. (EH (ukan sarrera); 85. araua, «Adizki perifrastikoetako adizki nagusiaren forma»)

 

ADITZ-IZENA ETA MENDERAKUNTZA. Aditz-izena menderakuntza-bide aberatsa du euskarak; giltzarri ezinbestekoa du perpaus jokatugabeak osatzeko: Ogia erostera joan da. Alkohola edateak ez du onik egiten. Etortzean esango dizut. Bi liburu eman dizkit irakurtzeko, etab. EGLU saileko zazpigarren liburukiak aztertzen ditu halakoak.

 

ADITZ-IZENAREN JOKAMOLDE BATZUK

- Aditz nagusia zein, osagarritzat duen aditz-izenaren jokamoldea ezberdina da:

Mendira joatea gustatzen zait. (zer egitea? zer?)

Badakit euskaraz hitz egiten. (zer egiten? zertan?)

Mendira joatera behartu nau. (zer egitera? zertara?)

Gai naiz hori egiteko. (zer egiteko? zertarako?)

Aditz-izenaren osatze hori egoki ez zaintzea da honako esaldi hauen akatsa:

*Mendira joan gustatzen zait (> Mendira joatea gustatzen zait).

*Badakit euskaraz hitz egin (> Badakit euskaraz hitz egiten).

*Gitarra jotzea erakutsi dit (> Gitarra jotzen erakutsi dit).

- Perpaus nagusiko subjektua eta mendeko perpausekoa erreferentziakide direnean (subjektua bietan bera denean), formarik hedatuena partizipioa erabiltzea da, ez aditz-izena: Nik lana egin nahi dut (?Nik lana egitea nahi dut). Subjektuak ezberdinak direnean baliatzen da aditz-izena: Nik zuk lana egitea (= egin dezazun) nahi dut.

- Badira euskalkien araberako aldaerak ere. Esate baterako, bizkaieraz bazkaltzen noa esan ohi dena bazkaltzera noa esaten da gainerako euskalkietan. Antzera gertatzen da beste kasu batzuetan ere, nahiz beti ez den hain erraza euskalki-banaketa egitea; oro har, -t(z)era sarriago erabiltzen da ipar-ekialdekoetan: eskatzera ausartu, eskatzen ausartu; joatera utzi, joaten utzi; ikustera bildu, ikusteko bildu...

- Formarekin batera, esanahia ere aldatzen da batzuetan; esate baterako, ahaztu aditzarekin: Ahaztu egin zait makinaz idazten (lehen banekien; orain, berriz, ez) / Ahaztu egin zait makinaz idaztea (idatzi behar nuen, eta ez naiz oroitu).

- Bestelako ñabardura batzuk ere badira: Zaila da basakatuak ikustea (ez da erraza hori gertatzea; ez da sarri ikusten) ≠ Basakatua zaila da ikusten (ezaugarri hori du, besteak beste, basakatuak). Edota: Nik zu mendira joatea nahi dut ≠ Nik mendira joan nahi dut. ( nahi izan)

 

ADITZ-IZENA ETA KOMUNZTADURA

Ez dira zuzenak *Agiriak ekartzea ahaztu zaizkit eta gisako esaldiak (> Agiriak ekartzea ahaztu zait).

Horrelakoetan, objektu plurala aditz-izenarena da (ekartzea... agiriak), ez aditz nagusiarena. Aditz nagusiaren objektua aditz-izenaren ekintza —singularrean doa— eta haren osagarriak dira (ahaztu... ekartzea). Akats bera du esaldi honek ere: *Informatikako programa horiek badakizkit erabiltzen (> Badakit informatikako programa horiek erabiltzen).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (29-30, 96-109).

—(2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia.

— “Aditzaren jokabidea: nahi/nahiago izan (egin/egitea)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: izan (lehenbiziko gauza da ikasi/ikastea)”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (70-71).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper