Postposizio-lanetan, geroaldiari begira ez ezik (Bi egun barru egingo dugu. Bi urte barru bukatuko da lana), iraganean ere badu tokia tradizioan: Pare bat egun barru (= handik bi egunera), berriro nintzen Errekaldeko barra ertzean. Ordu batzuk barru, lo zegoen gelan. [EH]