... baino ez / ... bakarrik / ... soilik

... baino ez / ... bakarrik / ... soilik

a) ‘Bakarrean, bakarka, lagun edo kiderik gabe’ adierarako, bakarrik besterik ezin da erabili: Bakarrik bizi naiz. Ez du etxean bakarrik gelditu nahi. Santa Kruz ez zegoen bakarrik.

b) ‘Eta ez besterik, eta ez gehiago, eta ez bestetan...’ adieran, sinonimoak dira hirurak: Bi baino ez ditu ekarri. / Bi bakarrik ekarri ditu. / Bi soilik ekarri ditu. (Besteen baliokidea izateko, ezezko moldean joaten da baino (eta, testuinguru horretan, baizik juntagailuak ere balio bera du)). [EH]

 

Kokapenari dagokionez, dagokien elementuaren atzetik joan ohi dira eta galdegai izaten dira harekin batera; beraz, ondoren aditza ezartzea eskatzen dute: Larunbatetan bakarrik/soilik egoten da zabalik. Larunbatetan baino (baizik) ez da egoten zabalik. / Udaberrian soilik/bakarrik izaten dituzte landareek loreak. Udaberrian baino (baizik) ez dituzte izaten landareek loreak. / Bi liburu bakarrik erosi ditut. Hauxe bakarrik esan nahi dizut.

?Orain bakarrik euskaraz mintzatzen direnak oso gutxi dira (> Orain euskaraz bakarrik mintzatzen direnak oso gutxi dira). ?Jakina, zirkunstantzia hauek bakarrik langileei dagozkie (> Jakina, zirkunstantzia hauek langileei bakarrik dagozkie / ... langileei baizik (baino) ez dagozkie). ?Fosilak bakarrik arroka sedimentarioetan aurkitzen ditugu (> Fosilak arroka sedimentarioetan bakarrik aurkitzen ditugu). (Molde idatziari buruz ulertu behar da araua, ahozko moldean, etenen jokoarekin, gorriz eman ditugunak egokiak izan baitaitezke).

 

Arau orokorra hori izanik ere, ez dute debekurik aditzaren atzetik ere agertzeko (aditzondoak izaki): Huts bat da bakarrik/soilik. Ez da huts bat baino (baizik). Puntuazioa komaz eta puntuz baliatzen da soilik/bakarrik. Bide bat dago bakarrik/soilik. Ez dago bide bat baino (baizik). Ezezko perpausetan, hurrenkera bat baino gehiago onartzen dute bakarrik eta soilik aditzondoek. Ez zuk bakarrik...; Ez bakarrik zuk...; Zuk bakarrik ez...

 

Forma indargarriak ere badituzte: bakar-bakarrik eta soil-soilik.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia (bakarrik eta soilik sarrerak).

— “Lexikoa: bakarrik / baino ez”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Salbuespena adieraztea:  baino ez / bakarrik”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (176).

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: UPV/EHU (46-49).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper