ba-

ba-

IDAZKERA. Ba- aurrizkia aditzarekin batera idatzi behar da, bai baldintza markatzeko denean (1) ( baldintza-perpausak), bai aditzaren baietza markatzeko denean (2) ( galdegaiaren legeak).

(1) Mikel etortzen BAda, elkarrekin afalduko dugu.

(2) BAdator Mikel.

Baldintzazko ez den horretan (2), hala ere, ba- hizkiaren eta aditzaren artean beste hitz batzuk ere sar daitezke. Orduan, ba bera bakarrik idatzi behar da: Ba ote dator Mikel? Ba omen dator Mikel. Ba ote (dago) inor ni baino hoberik? [24. araua, «Ba- eta gabe-ren idazkera»]. Idazkera hauek ez dira zuzenak: *Bai ote posible? (> Posible ote da? / Bai ote?), *Baida posible! (> Bada posible!), *Baidakigu non dagoen (> Badakigu non dagoen), *Baidago gaur (> Badago gaur).

Aditzik gabeko esamolde-egiturak direnean, bai ote? eta ez ote? dira moldeak:

—Bihar etorriko da. —Bai? Bai ote?

Ez da ahaztu behar ba- aurrizkia ager daitekeela zehar-galderan (Ez dakit BAdatorren) eta kontzesio-perpausetan ([...] nahiz beste lanik BAduen) ere.

 

AZENTUERA

  • Baldintzazkoa denean, azentugabea izaten da ba-: Gaizki ikusten baduzu, zoaz okulistarenera [i.kus.ten.ba.du.zu]. Berandu etortzen bazara, jai duzu [...e.tor.tzen.ba.za.ra].
  • Aditza baieztekoa denean, azentuduna izaten da, baietza bera nabarmendu nahi denean bederen: Banator zuengana [ba.na.tor]. Badakizue nor naizen [ba.da.ki.zu.e / nor-nai.zen]. ( azentua)

 

Oharra: Azpimarra-markak azentu gainartzailea adierazten du.

 

BA LOKAILUA. Elkarrizketetan eta kidekoetan, onartzekoa da lokailuaren ba forma laburtua —baita idatzian ere, maila neutroari bada forma dagokion arren. Goazen, bada/ba. Bada/Ba, hori zure eskuan dago. [EH]

Euskara mintzatuan [ba] forma hartzen du normalean. Ondorioz, ahoskeran ere eragina du: <Alde egizu, bada(!)> / <Alde egizu(,) ba(!)> [aldeegizuba]; <Ekarriko ez du(,) ba!> [ekarrikoeztuba]. Halako askotan, ez da sintaktikoki beregaina, eta, orduan, kontuan hartu beharko dira hizkera-maila zaindugabeetan egiten diren ahultzeak: <Esaiok ba!> [esaiopa]; <Neuk esan ez dinat ba!> [neukesaneztiña´pa]. ( hizkera-maila ez-zainduko ezaugarri morfofonetikoak (lagunarteko hizkera))

 

BA- BAIEZTEKOA ETA MENDEKO ESALDIAK. Tradizioak dio ba- erabil daitekeela mendeko perpausetan ere (aditz trinkoari loturik beti, jakina). Erabilera-maiztasuna ez da berdina Iparraldean (non sarriago erabiltzen den) eta Hegoaldean, baina bi moldeak dira zilegi. Adibideak:

Badatorrela esan du. (konpletiboa)

Boligraforik (ba)daukazun galdetu dizu. Ez dakit (ba)datorren. (zehar-galdera)

[...] nahiz bertze lanik baduen. (kontzesiozkoa)

[...] zeren ogi-buruaren itxura baduen. (kausazkoa)

[...] baden bitartean zenbait traba. (denborazkoa)

Perpaus erlatiboetan, ordea, euskalki guztietako joera nagusia aurrizkirik gabe eratzea da: Aspaldi dakigun mintzaira da euskara. Iparraldean, hala ere, honelakorik ere —oso gutxi, egia esan— aurki daiteke: Baina horrako hor datorren gizona duk sakelan diru asko baduena.

 

BIZKAIERAZKO BA- ZEHAR-GALDERETAN. Euskalki honetako zenbait tokitan, zehar-galderak -(e)n menderagailua hartu beharrean ba- hartzen du inoiz, ahozko hizkeran batez ere (azentugabea izaten da). Ez dakit jaitsiko banaiz (= Ez dakit jaitsiko naizen).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (343-345).

—(1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (109-112, 166, 202, 217).

—(1990). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak III (EGLU III). Bilbo: Euskaltzaindia (149).

—(2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia (ba sarrera).

— “Aditzaren jokabidea: ba- (badatorrela esan du / boligraforik badaukazun galdetu dizu)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Zehar-galderak: Jainkorik baden / Jainkorik den”, Jagonet galde-erantzunak.

ALBERDI, Andres (2014). Ahoskera, Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (62).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper