azentua

azentua

Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da azentuarena, baina egoki da jakinbide batzuen berri ematea, azken urteotan hizkuntzalariek sakon aztertu duten esparrua baita. Estilo-liburu batzuek ere plazaratu dituzte zenbait zertzelada eta erabilera-gomendio. Aipatzekoak dira, besteak beste, Hezkuntza Saileko EIMAren estilo-liburuan —Euskaltzaindiaren oniritzia du— jasotzen diren zenbait jarraibide.

1. Prosodiaren (hots, hizkuntza baten musikalitatearen) elementu bat da azentua. Esaldia izaten da prosodiaren unitate behinena, eta esaldiak —hizkuntza bakoitzak berezko moldean, jakina; eta gurean baita azpieuskalki bakoitzak ere— hainbat faktoreren mende daude: indarra (ozentasuna), maiztasuna (garaiera), iraupena, lastertasuna, erritmoa, intonazioa, azentu-eredua, fokalizazioa (galdegaiaren enfasia), perpaus-mota, mintzagaiaren kera, hiztun-igorlearen asmoa, etab. Gorabehera konplexu bateko elementu bat baino ez da azentua.

2. Azentu-mota ezberdinen artean, indar-azentua da inguruko hizkuntzen ezaugarria (ingelesa, frantsesa, gaztelania...), baina euskararena ez da halakoa, zubererazko azentuarena izan ezik. Euskaran ez da bereizten azentu-indargune berezi nabarmenik; izatekotan, gehiago da hots-uhinen garaieraren azentua (eta hori ere azentua da). Euskarak, beraz, badu azentua, nahiz ez den ingurukoena bezain nabarmena. Horrexegatik da hain zaila zehazten teorikoki, eta hain moldakorra jardun-mintzoan.

3. Euskararen azentu-moldeak bi ezaugarri nagusi ditu:

a) Silaben arteko iraupen orekatua du; silaba batetik bestera ez dago azentu-indargune berezirik. Hau da, euskal azentuaren molde guztiz naturala lortzen da silaba guztiak antzeko indarrez ahoskatuta.

b) Gaur egungo euskaldunaren oharmenean, hala ere, euskara estandar jasoan —erdialdeko euskalkien prestigioagatik, eta irrati-telebistatik entzuten den euskara batuaren azentu-ereduagatik bereziki—, badu nortasuna azentuaren kokalekuak ere: hasieratik hasita, azentu-unitatearen bigarren silabari ematen zaio nolabaiteko nabarmentasuna: [+2]. Esan behar da, hala ere, badirela hitz markatu batzuk lehenengo silaban egiten dutenak (hala nola erro silababakarra dutenak (<on>: o.ne.na.ri, o.ne.na.ren, o.ne.na.ren.tza.koa...) edo lehen silaba diptongoa dutenak (<aurre>: au.rre.ko.a, au.rre.ko.a.ren.tzat, au.rre.ko.a.ren.gan.dik...)).

Oharra: Azpimarra-markak azentu gainartzailea adierazten du.

4. Euskararen azentu-unitatea, oro har, ez da hitz soila, baizik aldian aldiko sekuentzia, hitz andana edo talde prosodikoa: <i.ra.kas.le.a>, <i.ra.kas.le.ho.nek>, <he.me.zor.tzi.ki.lo.me.tro>, <e.san.di.zut>, <e.ka.rri.ko.diz.ki.zu.et>, <i.tu.rri.tik.da.tor>...

5. Bokatiboaren kasua. Azkeneko silaba beste guztien gainetik nagusitzen da: <(zatoz,) a.la.ba>, <(goazen biok,) A.nas.ta.si>, <al.ka.te.jau.na/an.dre.a>, <(ikusiko duzu,) Mi.kel, (nola konponduko diren gauzak)>...

6. Baztergarriak dira azentu-molde berriak, arrotz-itxurakoak gehienetan: <hemen bizi nahi dugu>, [*(h)emén bizi na(h)i-dúgu]; <egin behar dugu bion artean>, [*egin be(h)ar-dúgu bion-artéan]; <denbora gehiago bizi ahal dira>, [*denbora-geyágo bizi-(ah)al-díra].

7. Bereziki zaindu beharreko ahoskera-alorrak (irakurtzean, batez ere):

• Izen bereziak (batik bat lau silabatik gorakoak): Gaz.te.lu.bi.de (Gaztelude), A.no.e.ta (Anoéta), A.rri.a.ga (Arriága), Men.di.za.bal (Mendibal), <Eus.kal.He.rri.a> (<EuskalHerría>)...

• Zenbakiak (batez ere lau silabatik gorakoak): ha.ma.zaz.pi (<hamazázpi>), <ho.gei.ta.lau> (<hogeilau>), <ho.gei.ta.(ha).ma.zaz.pi> (<hogeita(ha)mazázpi>)...

• Azentu-unitate modura eman beharrekoak: <es.ke.rri.kas.ko> (<eskerrikásko>), <bi.(h)a.rrar.te> (<bi(h)arrárte>)...

• Maileguak: in.de.pen.den.tzi.a (independéntzia], ko.mu.ni.ka.zi.o.a (komunikaoa), in.pre.si.o.a (inpreoa)...

(Zer esanik ez lau silabatik gorako euskal hitz hauek eta gisakoak: ba.ta.su.na (*batana), i.kas.to.la (*ikasla)...).

• Izenordainen genitiboak: <eu.ren a.ma> (eurenáma), <zu.en la.gu.na> (zuenlana), <gu.re u.ni.ber.tsi.ta.te.a> (gureunibertsitea)...

• Aditzak osatzen duen azentu-unitatea: <e.san.dute> (esante), <u.tzi.ko.di.zut> (utzikozut)...

• Hitz elkartu eta gisakoek osatzen duten azentu-unitatea: <se.me-a.la.bak> (semeabak), <i.zen-dei.tu.rak> (izendeirak], <a.ra.zo(-)i.tu.rri> (arazoirri), <au.rrez.au-rre> (aurrez aurre)...

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Ahoskera: izena eta azentu-indargunea (Maddi, Andoni, Arantzazu...)”, Jagonet galde-erantzunak.

ALBERDI, Andres (2014). Ahoskera, Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (46).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper