Hitz elkartuetako lehen hitzak bukaeran -ia duenean, -a hori kenduta nahiz kendu gabe idatz daiteke [25. araua, «Hitz elkartuen osaera eta idazkera»], baina Euskaltzaindiaren Hiztegiak salbuespen gisa esplizituki emana du autonomi elkarte ez erabiltzeko gomendioa (eta, ondorioz, ezta *autonomi-elkarte ere). Horren ordez autonomia(-)erkidego dago arautua. Irizpide horri atxikirik, honela dira gure egitura politikoko bi izen hauek ere: Euskal Autonomia Erkidegoa [45. araua, «Gure egitura politiko batzuen euskal izenez»] eta Autonomia Estatutua.
Bestela, jakina, autonomi prozesua / autonomia prozesua / autonomia-prozesua zilegi dira.