Euskaltzaindiak ez du araurik eman era horretako taxonek mugatzailearekin ala mugatzailerik gabe joan behar duten. Hezkuntza Saileko EIMAren estilo-liburuak (Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak liburukiak) landua du kontu hori, eta, Euskaltzaindiaren oniritziarekin, jokamolde hau proposatzen du:
Australopithecus aferensis
Homo neanderthalensisen suntsipena / Homo neanderthalensis espeziearen suntsipena
Ngandongeko aztarnategikoak dira Javako lehen Homo erectusak.
Basamortuan ez da aurkitzen Acacia dealbatarik.
Homo sapiens da egungo hominido-espezie bakarra / Homo sapiensa da egungo hominido-espezie bakarra.
Petuniak eta surfiniak oso antzeko loreak dira.
Gaizki ibili dira oriotar batzuk faloidesak janda.
ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011). Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (111-118).