Aditz honen konplementazioko aditz-izena -t(z)en zein -t(z)era izan daitezke. Plazara ateratzen ausartzen ez ginelako. Bera izan zen hitz egitera ausartu zen bakarra. [EH]
EUSKALTZAINDIA (2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (425 eta hur.).
— “Aditzaren jokabidea: geratu/gelditu, ausartu (afaltzera/afaltzen geratu, esatera/esaten ausartu)”, Jagonet galde-erantzunak.