Iaz eta joan zen (den) urtean / iragan urtean baliokideak dira, baina aurreko urtean ez da haien baliokide. Edozein urteren aurrekoa izan daiteke aurreko urte, baina ez du balio gauden urtearen aurrekoa adierazteko; horretarako, iaz eta joan zen (den) urtean / iragan urtean dira tradizioko esapideak. Iaz joan nintzen Bartzelonara (= gauden urtea baino urte bat lehenago) ≠ Aurreko urtean joan nintzen Bartzelonara (testuinguruak adierazten duen data baino urte bat lehenago).
Analogia bera dago atzo eta aurreko egunean esapideen artean ere. Horiek ere ez dira baliokideak.