Sarri erabiltzen da aurpegi hitza (es) ‘cara de cansado’ / (fr) ‘air fatigué’, (es) ‘cara de tonto’ /(fr) ‘air idiot’ eta gisakoak eratzeko. Bi egitura ditu euskarak horiek adierazteko: genitiboaren bidezkoa (nekatuaren aurpegia) eta hitz-elkarketa bidezkoa (nekatu-aurpegia).
Egokiagoa dirudi bigarrenak, eta horixe da arruntena eta ugariena tradizioan (marratxoz edo bereiz idatzita): gaizto(-)aurpegi, tonto(-)aurpegi, haserre(-)aurpegi, haur(-)aurpegi, beldur(-)aurpegi...
EUSKALTZAINDIA. “Hitz elkartuak: aurpegi (nekatu-aurpegia / nekatuaren aurpegia)”, Jagonet galde-erantzunak.