‘Hemendik denbora gutxiren buruan’ adieran gehienetan geroaldiko aditz-formekin ageri bada ere, orainaldiko eta iraganaldiko formekin ere erabiltzen da ‘berehala’ adieran. Aurki etorriko da. Peru aurki nazkatu ohi da. Aurki azaldu ziren etxe-ateetan. [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Denbora adieraztea: aurki (aurki azaldu ziren etxe-ateetan)”, Jagonet galde-erantzunak.