Nola behar du: asko/oso maite zaitut, asko/oso beldurtu, asko/oso gustatu...? Batasunerako ez dago ezer gomendatua, baina tradizioan bi moldeetako adibideak ageri dira: Asko maite zaitut. Asko gustatzen zitzaion janaria. Oso maite nuen astakumea. Oso atsegin zait. Zehatz esanda, asko maite zaitut esapidea oso maite zaitut baino gehiagotan ageri da. [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Kuantifikazioa adieraztea: oso/asko (asko maite zaitut / oso maite zaitut)”, Jagonet galde-erantzunak.
GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (41-43).
ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (319-320).