Aditu, Hegoaldean, dio aditza da, pertsona bati dagokionean. Aditu dizugu. Urruti dago eta ez dizu aditzen. Iparraldean, du aditza da. Aditu zaitugu. Urruti dago, eta ez zaitu aditzen. Bi moldeak ongi egonik ere, ez da komeni testu berean modu nahasian erabiltzea. [EH]
Aizak, aizan, aizu, aizue!
Norbaiti (edo norbaitzuei) deitzeko edo arreta eskatzeko erabiltzen diren interjekzio gisako esapide hauek, izatez, aditu aditzaren aginterazko forma trinkotuak dira Aizak/Aizan, hi! Aizu, egongo al zara isilik? Aizue, zatozte azkar!
, ahozko jardunean asko erabiltzen direnak.