Bizitzaren aroei dagokienez, adin handia zahartzaroari dagokio. Adin handiko pertsonak, edo adinekoak, zahartzarora iritsi diren pertsonak dira. Baina adin handiaren antonimoa, tradizioan behintzat, ez da adin txikia.
Egoera zibilari dagokionez, pertsonak, adin-nagusitasunera iritsi arte, adingabeak edo adin txikikoak dira. Adin-nagusitasunera iritsita, pertsonak adin nagusikoak edo adindunak dira. Eta pertsona bat adin nagusikoa izateak ez du esan nahi pertsona hori, nahitaez, adin handikoa, adintsua denik. [EH]