Euskara Batuaren Eskuliburua

(-)arren

(-)arren

Paralelismoa du -agatik menderagailuarekin ( -agatik). Biek bi balio har ditzakete, oinarri duten aditzak hartzen duen formaren arabera:

a) Aditz-izenari lotuta ETORTZEarren (= ETORTZEagatik)—, kausa edo helburua (ZERGATIK eta ZERTARAKO) adieraz ditzake. Euskaldun guztion anaitasuna nolabait erakustearren. Beren errabia asetzearren. Alkatetza ez galtzearren, egin zuen bere agintariak agintzen zion guztia.

b) Aditz ez-jokatuen era burutuarekin (partizipioarekin) edo -(e)n erlatibozko atzizkia hartu duten aditz jokatuekin ere erabiltzen da, beti haien ondo-ondoan ezarrita; perpaus kontzesiboak sortzen ditu hala. Ikaslea bertakoa ez izan arren, esaten zenaz jabetuko zelakoan. Maiz joaten naizen arren, ez dut oraindik berarekin topo egin.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (153-174).

—(1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (296).

—(2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (160).

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper