Arrazoi(a) izan / arrazoia eduki moldeen artean, arrazoi(a) izan dago hobetsia batasunerako. Arrazoia eduki ere onargarria da, batez ere bizkaieraz. [EH]
Arrazoi eman moldea bai, baina arrazoia eman aukera ez da ageri Euskaltzaindiaren Hiztegian.
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: arrazoi izan/eduki (arrazoia/arrazoi duzu; ez duzu arrazoia/arrazoirik)”, Jagonet galde-erantzunak.