Elkartearen lehen osagai denean, arrain hitza osorik idazten da (bereizirik edo marratxoarekin): arrain(-)hezur, arrain(-)irin, arrain(-)saltzaile... Hala ere, tradizioa duten hitz gutxi batzuetan, arran- forma hartzen du eta hitz batean ematen dira (salbuespenak dira): arrandegi, arrankari, arrankazi, arrantza, arrantzale, arrantzari, arrantzatu, arrantzu. [EH]