w letra (uve bikoitza)

w letra (uve bikoitza)

GRAFIA. Euskal alfabetoaren hogeita laugarren letra da. Letra hau eta euskal alfabetoko beste zenbait letra c, q, v eta y— ohiko euskal hitzak idazteko ez diren arren, kanpoko izenak eta hitzak idazteko sartu dira euskal alfabetoan. Adibidez: Kuwait, Botswana, New York, Washington, Württemberg, Zimbabwe..., bungalow, cowboy, darwinismo, newton, walkie-talkie, walkiria, walkman, washingtondar, waterpolo... [EH; 17. araua]

 

AHOSKERA. Jatorri edo iturriaren araberakoa da ahoskera:

a) Ingelesetiko maileguei goranzko diptongo-ahoskera dagokie ([ua, ue, ui, uo]): whiski, walkie-talkie, wifi, wikipedia... [uiski, ualki-talki...]; Winston [uinston], Stephen Wolf [uolf], Walter [ualter] Scott...

b) Alemanetiko maileguetan, [b] balioa du Hegoaldean, eta [v] Iparraldean: walkiria, westfaliar, wagnertar... [balkiria/valkiria, bestfaliar/vestfaliar...]; Wittgenstein [bittgenstein/vittgenstein], Wagner [bagner/vagner], Christa Wolf [bolf/volf], Volkswagen [folksbagen/folksvagen], Walter Benjamin [balter/valter]...

 

DEKLINABIDEA, HITZ-BUKAERAN. “w letraz amaitutako hitzak u letraz amaitutako hitzak bezala deklinatzen dira” [184. araua]. Euskarazko egitarau (izen arrunta) eta Donapaleu (izen berezia) bezala deklinatzen dira: bungalow, show (edozein bungalowtan/*bungalowetan), gaurko showko/*showeko)...; Glasgown/*Glasgowen; Saint Andrewko/*Saint Andreweko; Wroclawn/*Wroclawen... Bungalowraino lagundu nion. Maslowren piramidea. Zenbat kilometro daude Wrocławtik Glasgowra lerro zuzenean? ( erdal hitzen deklinabidea)

 

Gehiago jakiteko

ALBERDI, Andres (2014). Ahoskera. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (26-27).

BERRIA (2006). Estilo-liburua. Donostia: Berria.

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "W grafema", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper