Baztertzeko hitza da *aprendizaia . Adiera zein, haren ordaina aukeratu behar da: a) ‘ikaste, ikasketa, ikaskuntza’ (Bigarren hizkuntza bat ikastea...); b) ‘ikastaldi’ (Ikastaldi luzea izan zen); c) ‘ikasbide’ (Bertako hizkuntzen ikasbide labur bat ere idatzi zuen); d) ‘aprendizgo’ (Aprendizgo luzea arkitektoarena). [EH]