1978. urtean (Euskera, XXIII (313.-334. or.) osatu zuen Euskaltzaindiak lehen udal-izendegia. Gerora ere, ordea, izendegi hori hornitzen jarraitu du, helburu harturik herrien izenak ez ezik, kontzeju, auzo, kale, industrialde, ibai, etxe, baserri, baseliza eta bestelakoen izenak finkatzea. Edozein kontsulta egiteko biderik eroso eta lasterrena Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.
Arau hauetan daude jasorik erabakiak: 108. arauan, «Lapurdiko herri-izendegia»; 122., 128. eta 133. arauetan, «Nafarroa Behereko herri-izendegia»; 140. arauan, «Gipuzkoako herri-izendegia»; 145. arauan, «Bizkaiko herri-izendegia»; 150. arauan, «Arabako herri-izendegia»; 155. arauan, «Nafarroako udal-izendegia». Obra honetan herrialde bakoitzak du bere sarrera; jo haietara.
Interesekoak dira sarrera hauek ere:
; ; ; .