transkripzioak

transkripzioak

Nola idazten dira euskaraz gure alfabetoa —latindar alfabetoa— erabiltzen ez duten hizkuntzetako hitzak? Hitz horiek gure alfabetoko letren bidez idatzi behar baditugu, zehaztu behar dugu gure alfabetoko zer letra dagozkien beste alfabeto horietako letrei, edo silabei edo karaktereei. Prozesu hori —latindar alfabetora aldatzea— erromanizatzea da, eta prozesu horren emaitzari erromanizazio deritzo.

 

Adibidez, زها حديد irakiar arkitektoa Zaha Hadid idazten dugu euskaraz; Чайковский errusiar musikaria Txaikovski da; Καραμανλής greziar politikaria Karamanlis da; Txinako politikaria Mao Zedong da; japoniar enperadorea Akihito da; eta အောင်ဆန်းစုကြည် birmaniar politikaria eta Nobel sariduna Aung San Suu Kyi idazten dugu gure alfabetoan.

 

Bi erromanizazio-metodo daude: transliterazioa eta transkripzioa. Transliterazioan, idazkera-sistema baten grafema bakoitzari beste idazkera-sistema bateko grafema bat edo grafema-talde bat esleitzen zaio, ahoskera kontuan hartu gabe. Transkripzioan, berriz, jatorri-hizkuntzaren fonetika ahalik eta erarik zehatzenean jasotzea da helburu. Transliterazioak ikusten denari erreparatzen dio; transkripzioak, berriz, entzuten denari.

 

Transliterazioak egiteko, nazioarteko normalizazio-erakundeek sistemak eman dituzte, baina, oro har, espezialistek baino ez dituzte erabiltzen, zeinu diakritikoak erabiltzen dituztelako (, ë, ê, ž, ǔ, â, ç, đ̣, ŧ, , ...). Horregatik, ohiko erabileran, transkripzioak erabiltzen dira. Hizkuntza batzuetan, lortu da transkripzio- edo transliterazio-sistema bakar bat nagusitzea nazioartean; beste batzuetan, berriz, ez da lortu, eta hizkuntza bakoitzak bere sistema, bere transkripzio praktikoa, erabiltzen du.

 

Transliterazioa prozedura hertsia eta normalizatua da, idazkera-sistema baten grafema bakoitzari beste idazkera-sistema bateko grafema bat edo grafema-talde bat esleitzen diona, ahoskera dena dela; hau da, teorian ez dago hizkuntza jakin bati lotua, alfabeto bati lotua baizik. Horrek esan nahi du alfabeto hori erabiltzen duen edozein hizkuntzarentzat baliagarria dela. Transkripzioa, berriz, ez da hain sistema hertsia, eta helburu-hizkuntza bakoitzari lotua dago: jatorri-hizkuntzaren fonetika ahalik eta erarik zehatzenean jasotzea du helburu. Horrek esan nahi du sistema fonetiko-fonologiko bera edo bertsua duten hizkuntzentzat baino ez duela balio transkripzio bakoitzak.

 

Transliterazio idealak itzulgarria izan behar du: dena delako alfabetotik latindar alfabetora eta alderantziz anbiguotasunik gabe aldatzeko modua ziurtatu behar du. Horregatik, transliterazio-sistemetan ohikoa da zeinu diakritikoak erabiltzea letrekin batera. Adibidez: , ë, ê, ž, ǔ, â, ç, đ̣, ŧ, , ... Baina diakritiko horiek alferrik daude haien esanahia ezagutzen ez duenarentzat. Nazioarteko normalizazio-erakundeek transliterazio-sistemak eman dituzte, baina, oro har, espezialistek baino ez dituzte erabiltzen eta goi-mailako argitalpenetan baino ez dira baliatzen.

 

Horregatik, ohiko erabileran, transliterazioaren ordez transkripzioa erabiltzen da, hau da, hitz bakoitzaren hotsa adieraztea helburu-hizkuntzaren ortografia-arauak erabiliz. Transkripzioak entzuten denari erreparatzen dio; transliterazioak, berriz, ikusten denari. Bestalde, transkripzioa aldatu egin ohi da helburu-hizkuntzaren idazmoldearen arabera; hau da, transkripzioa helburu-hizkuntzaren arabera aldatu ohi da.

 

Hizkuntza batzuetan, lortu da transkripzio- edo transliterazio-sistema bakar bat nagusitzea nazioartean (adibidez, grekoan edo txineran); beste batzuetan, ordea, hala nola arabiar alfabetoa erabiltzen duten hizkuntzen kasuan (arabiera eta persiera, adibidez) edo alfabeto zirilikoa erabiltzen dutenetan (errusiera, bulgariera, ukrainera...) ez da lortu, zoritxarrez, eta hizkuntza bakoitzak bere sistema/k sortu du/ditu, hizkuntza horietako bakoitzean letrak nola ahoskatzen diren oinarritzat harturik: transkripzio praktikoa, alegia. Horren ondorioa transkripzio-aniztasuna da. Adibidez, Errusiako Чебоксáры eta Грóзный hiri-izenak honela idazten dira alfabeto latindarra erabiltzen duten hizkuntza batzuetan:

Nazioartean adostasunik ez dagoen kasuetarako, euskararako transkripzio-sistema bat landu du Euskaltzaindiak alfabeto batzuetarako.

 

Transkripzio praktikoak badu helburu argi bat: jatorriz alfabeto batean idatzitako izenak bigarren alfabeto batera aldatzea, bigarren alfabetoa erabiltzen duten irakurleek beren irakurtze-ohiturak nabarmen hautsi edo behartu gabe irakurri ahal izan ditzaten. Hizkuntza idatzitik abiatzen da, baina kontuan hartzen ditu ahoskeraren gako nagusiak, jatorrizko ahoskera nabarmen ez desitxuratzearren. Dena dela, transkripzio praktikoa ez da transkripzio fonetiko xehe eta guztiz fidagarria, transkripzio praktikoaren xedea ez baita hizkuntza arrotz bat ahoskatzen ikasteko sistema bat eraikitzea. Izen arrotzak irakurri ahal izateko hitzarmenezko arau praktiko bat besterik ez da. Praktikotasun horrek gidaturik, grafia batzuk sinplifikatu egiten dira. Transkripzio praktikoak oinarrizko hiru helburu ditu:

• Irakurketa sinplifikatzea, espezializatu gabeko publikoarentzat onargarria eta ulergarria gerta dadin, erabateko zehaztasunaren kaltetan bada ere.

• Idazketa sinplifikatzea, idazleen eta argitaratzaileen lana errazteko.

• Helburu-hizkuntzaren (gure kasuan, euskara batuaren) sistema grafikoarekin bat datorren sistema bat antolatzea —ahal den neurrian— (gure bi auzo-erdaren jarraitzaile hutsa izango ez dena) eta aldaerak eta grafia-bikoiztasunak ahalik eta gehien murriztea.

 

Zehazki, hiru arau hauetan eman ditu Euskaltzaindiak euskararako transkripzio praktikoak:

156. araua. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. ( alfabeto zirilikoz idatzitako izenak)

163. araua. Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak. ( georgiera eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak)

165. araua. Arabieraren alfabetoan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema.

 

Bestalde, 154. arauaren eranskinean («Europako eskualde historiko-politiko nagusiak»), greko modernoaren nazioarteko erromanizazio-taula eman du, eta huraxe erabiltzea proposatu, nazioartean onarpen zabala baitu. Eta 171. arauan (Asiako toponimian), Asiako hizkuntza eta alfabeto nagusiak deskribatzen dira, eta kasu bakoitzean euskaraz nola jokatu zehatz-mehatz adierazten da.

 

Izan ere, beste hizkuntza batzuen kasuan, hala nola txinera eta japoniera, erromanizazio-sistema bat baino gehiago badago ere, badira nazioartean erabat nagusitu diren sistema batzuk (Hepburn izenekoa japonierarako eta Hanyu Pinyin izenekoa txinerarako), eta euskaraz horiek baliatzea proposatzen du Euskaltzaindiak, sistema horiek erabiltzen baitira gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez (eta beste hizkuntza askotan).

Beste hizkuntza batzuen kasuan, ingelesaren bidez zabaldu dira transkripzioak mundu osora. Halakoetan, beraz, ingeleserako transkripzio hori baliatzea proposatzen du Euskaltzaindiak. Hala gertatzen da, adibidez, Indiako eta Pakistango hizkuntzekin, besteak beste.

Asia da alfabeto gehien dituen kontinentea. Euskaltzaindiaren 171. arauan (Asiako toponimian), Asiako hizkuntza eta alfabeto nagusiak deskribatzen dira, eta kasu bakoitzean euskaraz nola jokatu zehatz-mehatz adierazten da. Zehazki, kasu hauek deskribatzen dira: Afganistango hizkuntzak, bengalera, birmaniera, Indiako hizkuntzak, japoniera, kazakhera, khmerera, kirgizera, koreera, laosera, mongoliera, nepalera, Pakistango hizkuntzak, persiera, Sri Lankako hizkuntzak, tajikera, thaiera, turkmenera, txinera eta uzbekera.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper