Antzinateko pertsona-izenak

Antzinateko pertsona-izenak

1. Mesopotamia [175. araua, «Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I). Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia»]. Mesopotamiakoan —Sumer, Akad, Asiria eta Babilonia zibilizazioak tarteko—, izen hauek ageri dira, besteak beste: Asurbanipal, Hammurabi, Nabukodonosor... Eta Mediako, Akemenestar Inperioko eta Lidiakoetan, hauek, besteak beste: Artaxerxes, Dario, Xerxes, Ziro... (Artaxerxes eta gisakoak —esaterako, beherago datozen Alexandro, Anaxagoras eta antzekoak— nola esan behar diren jakiteko, jo sarrera honetara: x letra (ixa)).

2. Antzinateko Egipto [176. araua, «Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (II)»]. Besteak beste, honako izen hauek ageri dira: Akenaton, Amenofis, Hatsepsut, Kefren, Keops, Kleopatra, Mikerinos, Nefertiti, Ptolomeo, Tutankamon/Tutankhamon...

3. Grezia eta Erroma [76. araua, «Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia»]. Irizpideez gainera, pertsona askoren izenak dakartza zerrendan arauak. Irakaskuntzan erabiltzen dira, batez ere. Grafiari dagokionez, gaurko euskal idazkeraz transkribatzen dira izen horiek: c > k, z eta qu > k aldaketak gauzatuta, baina v grafema gordez.

Hortxe ageri dira, besteak beste, izen historiko ezagun hauek: Alexandro, Anaxagoras, Aristoteles, Eskilo, Hadriano, Kintiliano, Klaudio, Kleopatra, Lukrezia, Plazidia, Seneka, Sokrates, Vespasiano, Virgilio, Zesar, Zizeron, etab.

Izenak kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.

4. Bizantziar Inperioa [179. araua].Izenak euskaraz emateko erabilitako irizpideak eta izen-zerrendak ageri dira arauan. Besteak beste, izen hauek:

- Bizantziar enperadoreak: Basilio Mazedoniarra, Fokas, Justiniano I.a Handia...

- Bizantziar Inperioko beste zenbait pertsona-izen: Irene Atenaskoa, Isidoro Miletokoa, (San) Joan Damaskoarra, (San) Maximo Aitorlea... ( dinastien izenak)

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper