147. arauan ageri dira («Antzinako hirien euskarazko izenak»), eta 142. arauko («Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak») zerrendak egiteko erabilitako irizpideak erabili dira honetan ere. Han bezala, lurralde hauetakoak dira zerrendako izenak: mundu grekolatindarra, Mediterraneoa, Asia Txikia, Egipto, Mesopotamia eta Persia; eta, besteak beste, izen hauek ageri dira: Alexandria, Betleem, Damasko, Jerusalem, Kartago, Nizea, Persepolis, Troia, etab. Izenak kontsultatzeko biderik eroso eta lasterrena Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegira (EODA) jotzea da: https://www.euskaltzaindia.eus/hizkuntza-baliabideak/onomastika.