AHOSKERA. Hizkera zainduan, s, z eta ts, tz pareak ondo bereiztera jo behar da: [esker/ezker], [(h)esi/(h)ezi]; [atso/atzo], [(h)ots/(h)otz]. [87. araua]
GRAFIA. Ez dago arau zehatzik emateko noiz den bata eta noiz bestea, eta, hortaz, belarriz aldeari antzematen ez dionak buruz ikasi edo hiztegietan begiratu behar du.
On da gogoratzea, gehienetan, n, l, r letren ostean, s, z, x letrak ts, tz, tx idazten direla —eta hala ahoskatu behar direla—: agentzia, pentsatu, unibertsitate, kontseilu, kontsonante, altxa, altzo, martxo, kartzela... Hala ere, ez beti: insomnio, suspense, jansenismo, transistore, Persia eta persiar, Tanzania...
Baina alderantzizkoa ere gertatzen da: ts, tz direnak s eta z idazten dira aditzetan: huts/hustu, hotz/hoztu, kamuts/kamustu, aberats/aberastu, zehatz/zehaztu... [EH]