-ren- (-re-) tartekatu ala ez deklinabidean

-ren- (-re-) tartekatu ala ez deklinabidean

Noiz erabili eta noiz ez -ren- artizkia: mugagabean eta mugatu singularrean genitiboaren gainean eraturiko kasuetan, libre da aukera (NORENGAN, NORENGANA, NORENGATIK... kasuetan); bestela, ez (pluralean sekula ez). Pertsona-izenordainetan, -re- forma hartzen du artizkiak (guREgana, *guRENgana).

 

Zuzenak dira, adibidez, forma hauek, parentesi arteko -ren- artizkia aukeran dutela (lehen bi adibideotan: sing./mugg./plur.):

aita(ren)gan, aita(ren)gan, aitengan;

semea(ren)gandik, seme(ren)gandik, semeengandik;

Uxue(ren)gan, Uxue(ren)gana, Uxue(ren)gatik, Uxue(ren)ganako...

 

Zuzenak dira, orobat, beste forma hauek ere pertsona-izenordainetan (bai soiletan, bai indartuetan), parentesi arteko -re- hautazkoa delarik: gu(re)gan/geu(re)gan, gu(re)gana/geu(re)gana, gu(re)gatik/geu(re)gatik, gu(re)ganako/geu(re)ganako; zu(re)gan/zeu(re)gan, zu(re)gana/zeu(re)gana, zu(re)gatik/zeu(re)gatik, zu(re)ganako/zeu(re)ganako... ( pertsona-izenordain arruntak / pertsona-izenordain indartuak)

 

Baina, esate baterako, *semeakin (> semearekin) ez da zuzena euskara estandarrean, -ekin kasu-markak ezin baitu galdu atzizkiak berea duen ezein osagairik (seme-a-(r)EKIN).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (405-527 (Eranskina, 78-202)).

— “ “Norengandik” adieraztea: -rengandik/-gandik (aitarengandik/aitagandik; guregandik/gugandik)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Kausa adieraztea: -gatik, -rengatik (zure laguntzarengatik / zure laguntzagatik)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper