Maileguen hitz-bukaerei dagokienez, ez dago arau orokor zorrotzik, baina bai jarraibide orokor batzuk: iturri zaharra latina baldin bada: -o > -u (kalkulu, artikulu...), eta grekoa baldin bada: -o > -o (dialekto, arkitekto...). Zalantza dagoenean, onena Euskaltzaindiaren Hiztegira jotzea da. Arazoaren muina dokumentu honetan dago: “Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak”, bereziki II. atala (“Hitz-bukaerak”).