Amankomun hitza, tradizioan, ez da erabili adjektibo gisa, hau da, ez da erabili izenak kalifikatzeko. NOLA galderari erantzuteko erabili da, adizlagun gisa: Amankomunean egingo dute lana. [EH]
Izen bat kalifikatzeko, komun izenondoak ondo errotutako tradizioa du: Euskara komun hura. Euskaldunek jadanik badute hizkera komun bat. Oinarri komunak behar dira horretarako.
EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: komun, amankomun, erkide (tresna komunetan / amankomunetan / erkideetan)”, Jagonet galde-erantzunak.
MUJIKA, Alfontso (2013). "Oi, gu hemen, bidean galduak...", 31 eskutik.