marratxoaren erabilera kasu-marken aurretik

marratxoaren erabilera kasu-marken aurretik

Euskaltzaindiak arautu gabeko gaia da. Hala ere, badira gizartean errotuz joan diren zenbait ohitura:

1. Ez da marratxorik erabiltzen:

  sigletan: ETBko; AEBra ( siglak)

  laburduretan: *jn.-ri, *and-ri, *iz.-ren (jaunari, andreari, izenaren) ( laburdurak)

  euskarazko izenetan (eta euskarara moldatutakoetan): *Asteasu-ra (Asteasura); *Zarautz-etik (Zarauztik, Zarautzetik); *Mikel-i (Mikeli); *Amaiur-en (Amaiurren); *Andaluzia-ra (Andaluziara); *Zipre-tik (Zipretik)

  zifretan: *urtarrilaren 2-tik 5-era (2tik 5era) ( data nola eman); *% 10-eko beherapena (% 10eko) ( ehuneko (%)); *arratsaldeko 18:00-etan (18:00etan) ( orduak nola esan)

2. Marratxoa jarri beharrekoa da:

  sinboloetan: 50 kg-ko; 5 €-an ( sinboloak (nazioartekoak))

  helbide elektronikoak eta web-orriak ematean ( @)

3. Aukerakoa da beste zenbaitetan:

Oharra: Hala ere, estilo-liburu askok eta baita Euskaltzaindiak ere [184. araua] marratxoa bigarren mailako aukeratzat hartzen dute —«erabilgarri eta lagungarria da izena ezezaguna denean edo lehen aldiz aurkezten denean»—; lehen aukeran, lotuta.

• erdal hitz eta izenetan: Appleren/Apple-ren; Shakespeareren/Shakespeare-ren; Lafitteren/Lafitte-ren; croissanta jan / croissant-a jan; chantillyarekin atondu / chantilly-arekin atondu; zappinga egin / zapping-a egin... ( erdal hitzen deklinabidea; -ing (ingelesezko hitz berriak); h letra (hatxe); z letra (zeta); latinezko esapideak nola)

Oharra: -r letraz amaitutako izenekin sarri sortzen da zalantza. Horiek ere beste edozein izen bezala hartzea da koherenteena: Pasteurrek/Pasteur-ek, Letelierrek/Letelier-ek...; alegia, euskaraz egiten dugun moduan: Aitorrek, Igorrek...

leku-izen edo pertsona-izen ez diren artikuluz amaitutako izen berezi batzuetan (izena eta izana bat ez datozenetan): Osasunan/Osasuna-n jokatzen du. Toki Ona(-)n bazkaldu du. ( izen bereziak: adierazpen izendatzaileen deklinabidea (leku-izen edo pertsona-izen ez diren izen bereziak))

• inoiz, euskal izen berezi gutxi batzuetan, haiek nahasgarri gerta ez daitezen: Jonek esan du (Jon?/Jone?)

• letra etzana, lodia edo komatxoak erabiltzean: Geron ageri da hori / Gero-n ageri da hori. Izenordainen artean, elkarek (elkar-ek) ere arazo bera du. ( letra etzana noiz)

• inoiz, kasu-marka lotzeak hitzaren ezagutza zaildu dezakeenean: Battzat (bat-tzat) hartuko dugu arazo hori. ( -tzat kasua)

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper