Erregimen askoko aditza da, eta adierak ere bat baino gehiago ditu: a) du; ‘atxiki, batu’ adierarekin: Arbasoekin lotzen gaituen haria. Loturik naukan katea. Du aditza dio ere izan daiteke: Eskuak lotu zizkion. b) zaio; ‘atxiki, itsatsi eta heldu, oratu’ adierekin: Bideari lotu zaio. Lanari lotu zaio. c) da; ‘gelditu’ adierarekin: Isilik lotu zen. [EH]