Kalko desegokiak dira zigorra, debekua, bahitura edo enbargoa, konfinamendua... altxatu eta gisakoak (es: ‘levantar el veto’ / (fr) ‘lever le veto’). Aukera egokia betoa (zigorra...) kendu da. Adibide hauek ageri dira Euskaltzaindiaren Hiztegian: Lege horri betoa jarri diote. Betoa kendu. [EH]
SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (50).
EHUko Euskara Institutua (2012). "Altxatu: zigorra (sekretua...) altxatu... / zigorra (sekretua...) kendu”.", Kalkoen Behatokia.
BERRIA (2006). Estilo-liburua. Donostia: Berria.