letra biribil edo arrunta noiz

letra biribil edo arrunta noiz

Euskaltzaindiak ez dauka ezer arauturik auzi honi buruz. Hemen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko EIMAk argitaraturiko estilo-liburuari jarraitzen diogu nagusiki. Zeregin hauetarako erabiltzen da:

1. Lehen batean, testu oro idazteko. Bereziki adierazita dago noiz ez den hala: letra etzana noiz; letra lodia noiz. Bestelako kontua da letra larriarena eta letra xehearena. ( letra larria (maiuskula) noiz; letra xehea (minuskula) noiz)

2. Izen bereziak emateko, oro har:

• erlijio, mito eta abarretakoak: Thor, Ala/Allah, Jahveh, Ortzi, Zeus, Apolo...

• pertsona, enpresa, erakunde eta gisakoenak: Ana Oria, Euskaltel, Euskaltzaindia... ( izen bereziak: adierazpen izendatzaileen deklinabidea (leku-izen edo pertsona-izen ez diren izen bereziak))

• izenordeak: Bilintx, Orixe, Markinako Lehoia...

 

Oharra: Izenarekin batera datorrenean, komatxo artean edo letra etzanez ematen da izenordea: Jose Manuel Lujanbio “Txirrita” / Jose Manuel Lujanbio Txirrita. ( letra etzana noiz)

• orkestra, musika-talde, antzerki-talde eta abarretakoak: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Ken Zazpi, Taupada...

• komiki, film, antzerki eta ipuinetako protagonisten izenak (gizakiak izan ala ez): Teo, Tintin, Pluto, Asterix, James Bond, Superman...

• etxe, baserri, mendi, ibai, kale, denda, taberna, hotel, zinema eta abarretakoak: Ajuriaenea, Agerre baserria, Hernio mendia, Deba ibaia, Kale Nagusia, Pitxintxu denda, Txarriduna hotela...

• merkataritzako marka, modelo eta salgaiak: Eroski, Opel Astra, Cola Cao...

• lege, dekretu, arau eta agiri ofizialen izenak

3. Siglak ( siglak)

4. Sinboloak (magnitudeenak izan ezik) ( sinboloak (nazioartekoak); letra etzana noiz)

5. Interneteko helbideak ( @)

6. Komatxo artean idazten direnak:

• hitzez hitzeko aipamenak: Eta honela esan zuen: “Gora Euskadi askatuta!”.

• iragarki, armarri eta abarretakoak: Lelo hau dauka Euskaltzaindiak: “Ekin eta jarrai”

• argitalpen nagusiago baten zati baizik ez diren artikulu eta abarren izenak: Argiak “Adio ETAri, stop sufrimenduari” artikulua dakar aste honetako zenbakian.

• hitzaldi, mahai-inguru, erakusketa eta abarren izenak: Bilbon, “Euskalkiak gaur” mahai-ingurua izango da.

7. Ortografiako puntuazio-markak (puntuak, komak, puntu eta komak, galdera-markak, harridura-markak, parentesiak, giltzak...), bestelako letra-moldea duten testuetan izan ezik. (→ eranskinak/puntuazio-markak)

 

ZUBIMENDI, Joxe Ramon (2004). Ortotipografia. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (13-16). https://www.euskadi.eus/eima-estilo-liburua/web01-a3eima/eu/.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper