Batez ere fisikaren eta kimikaren eremuan erabiltzeko aditza da. Gela bat berotik isolatu. Eroale elektriko isolatuak. Bestelako esanahietarako, hobestekoak dira bakartu eta bakan(du).
Kasu isolatu bat atzeman da (> Kasu bakan bat atzeman da). Herri horretan etxe isolatu batzuk baino ez daude (> Herri horretan etxe bakan batzuk baino ez daude). Jokaldi isolatu batean sartu zuen gola (> Jokaldi solte batean sartu zuen gola). [EH]