hura/bera (haiek/berak)

hura/bera (haiek/berak)

Iparraldeko eta Hegoaldeko tradizioak ez datoz bat gai honetan, ez forman, ez erabileran. Labur esanda: Iparraldean hura ageri den kasuetan, Hegoaldean bera ageri da sarritan. Euskaltzaindiak baturako berariaz arautu gabeko gaia denez, bi tradizioak dira zilegi, bi moldeak dira zilegi. Baina esan beharra dago egungo gramatika- eta estilo-liburu askok hautu nahiko adostua egina dutela prosa estandar zaindurako. Honela planteatzen da auzia:

- Formari dagokionez, singularrean, biren artekoa da normalean zalantza: noiz erabili hura / noiz erabili bera (nahiz hiruren artekoa bihurtzen den genitiboan: haren/beraren/bere ( genitibo bihurkaria: nire/neure; haren/bere). Pluralean, aniztasun dialektala tarteko, handiagoa da zalantza, pluraleko lau sistema-forma ere ageri baitira tradizioan: haiek/berak/eurak/beraiek.

Sinpletasunaren izenean, estilo-liburuek hura/bera (sing.) eta haiek/berak (plur.) bikoteak proposatzen dituzte forma estandar gisa.

- Erabilerari dagokionez ere, ohiturak ez datoz bat. Hauxe da egoera:

a) Euskalki guztiek berdintsu samar jokatzen dute aurrekaria (Amaia) perpaus berean dagoenean:  guztiek bera erabiltzen dute. Amaiak esan digu berak egingo duela. Amaiak esan du berari gertatu zaiola.

b) Aurrekaria perpaus berean ez baizik eta aurreko perpaus batean dagoenean, ordea, bitasuna dago: (mendebaldean) bera; (ekialdean) hura. Mikel aurkitu dugu kalean, eta berak esan digu (Heg.) / Mikel aurkitu dugu kalean, eta hark esan digu (Ipar.).

Hegoaldeko testuetan, gainera, halako neurrian ugaldu dira forma indartuak (bera, beraiek...) ezen ematen baitu erakusle soilek (hura, haiek...) erabat galdu dutela balio anaforikoa (→ eranskinak/glosarioa (katafora)).

Horrenbestez, estilo-jokamolde hau hobesten dute estilo-liburu batzuek estandar zaindurako:

• Anafora arruntean, hots, lehendik aipaturiko izen baten ordez izenordaina erabiltzean, hura izatea lehen aukera. Erreferentzia errepikatzea ere egokia izan liteke, jakina, esaldiak esana zalantzagarria gertatzen bada:

Ikasleak irakasleari galdetu dio, baina hark ez dio erantzun.

Ikasleak irakasleari galdetu dio. Hark (, ordea,) ez dio erantzun.

Ikasleak irakasleari galdetu dio, baina irakasleak ez dio erantzun.

Ikasleak irakasleari galdetu dio. Irakasleak (, ordea,) ez dio erantzun.

Ikasleak irakasleei galdetu die, baina haiek/irakasleek ez diote erantzun.

Bera erabiltzekotan, bigarren aipamenean erabiltzea, ez lehenean:

Irakaslea etorri denez, hari esango diogu.

Irakaslea etorri denez, hari esango diogu, eta berak erabaki dezala.

Irakasleak etorri direnez, haiei esango diegu, eta berek erabaki dezatela. (beraiek)

Bera berretuaren paradigma izatea lehen aukera: bera (sing.), berak (plur.) [NOR]; berak, berek [NORK]; berari, berei [NORI]; beraren, bere(n) [NOREN]... Euskalkien arabera, mendebaldean,  eurak/eurek/eurei... sistema pluralak ere tokia izatea ( eurak (*heurak)). EGLU I liburukian daude bai beraren, bai euraken kasu-marken taulak (Eranskinak, 135.-137. or.).

Beraiek eta haren paradigmako formak (beraien, beraiei, beraiekin...), erruz ugaldu badira ere, ez bultzatzea, tradizio oso urrikoak direnez. Aukeran hobe honela:

Ikasleek erabiliko dute gela, haiek eskatu baitute. (beraiek) (lehen aukera, modu soila)

Ikasleek erabiliko dute gela, berek/eurek eskatu baitute. (beraiek) (berretua; Hegoaldean ohikoa)

Ikasleek erabiliko dute gela, beraiek eskatu baitute. (ez bultzatzekoa)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (73-75).

—(1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (45, 70, 93-96).

— “Lexikoa:  hura/bera (harekin, haiekin / berarekin, berekin)”, Jagonet galde-erantzunak.

GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (75-81).

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (100-101).

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (108-112).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "Eurak", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper