gero

gero

‘ETA GERO’ esapidea. Argi adierazten du Euskaltzaindiaren Hiztegiak (gero sarreran) gero hori partizipioaren ondotik erabili behar dela, ez izenaren ondotik. Beraz, *bilera eta gero ez da egitura zuzena, bilera bukatu eta gero edo bileraren ondoren behar du; modu berean, *aurkikuntza eta gero, *bazkaria eta gero, *jaiak eta gero, *epaiketa eta gero, *14 urte eta gero... eta gisakoek honela behar dute: aurkikuntza egin eta gero / aurkikuntzaren ondoren; bazkaldu eta gero / bazkaldu ondoren / bazkariaren ondoren; jaiak pasatu eta gero / jaien ondoren; epaiketa egin/izan eta gero / epaiketa(ren) ondoren; 14 urte igaro eta gero / 14 urte igaro ondoren, 14 urteren ondoren... [EH]

Esamolde okerrak, GERO tarteko:

 1. <*gero eta... -ago, ... gero eta... -ago> esamoldea ez da zuzena. Horren ordain zuzena hau da: <zenbat eta... -ago, (orduan/hainbat) (eta)... -ago>. *Gero eta gehiago ikasi, (gero eta) nota hobeak ateratuko dituzu (> Zenbat eta gehiago ikasi, (orduan eta / hainbat (eta)) nota hobeak/onagoak aterako dituzu).

2. <?zenbat eta... -ago, gero eta... -ago> esamoldeak ez du tradiziorik. Horren ordain egokiak hauek dira: <zenbat (eta)... -ago, (orduan/hainbat) (eta)... -ago>. ?Zenbat eta gehiago ikasi, gero eta hobeto (> Zenbat (eta) gehiago ikasi, (orduan (eta) / hainbat (eta) hobeto).

?Gero eta barrurago (eta), ilunago aurkituko duzu basoa gisako esamoldea ez da egokia. Honela behar luke: Zenbat eta barrurago, (hainbat [eta] / orduan [eta]) ilunago aurkituko duzu basoa; Zenbatenaz barrurago, (hainbatenaz) ilunago aurkituko duzu basoa.

3. Denboraren igarotzeaz ari garela, ez da zuzena <*gero... -ago> esamoldea, <gero eta... -ago> edo <geroago (eta)... -ago> behar du. *Gero ederrago dago. *Geroago ederrago dago. [EH]

gero eta... -ago (izenondo edo adizlagun batekin). Gero eta ederrago dago gure herria moduko esaldia da egokia, gero adberbioaren bidez denboraren arabera bideratzen delako konparazioa. Berdin hauek ere: Gero eta leunago, egokiago, erabilgarriago bihurtuko da. Gero eta beherago. Gero eta bira zabalagoetan. Gero eta hitz mingarriagoak esango dira, eta gero eta mingarriagoak entzungo. Gero eta hobeto ikusiko dituzu zenbakiak.

geroago eta... -ago. Geroago eta hurbilago. Geroago eta gehiago gogortzea. Geroago eta gorroto handiagoa zion. Geroago eta ederrago dago gure herria.

 

GERO indartzailea. Esaten edo agintzen denaren ondoan, hura indartu edo azpimarratzeko-edo erabiltzen den hitza ere bada gero [EH]. Ederra da, gero! Ez niri gezurrik esan, gero! Berriketa gutxi, gero, niri. Ez, gero, nire ondoren ibili, asko ibili ohi diren bezala.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (428-438).

—(1994). “Gramatika batzordearen II. Okerrak zuzenduz”, Euskera, 1994, 3: 951-952.

— “Kuantifikazioa adieraztea: geroago (geroago eta gehiago / gero eta gehiago)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Denbora adieraztea: eta gero / -ren ondoren, horren ondoren”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Kuantifikazioa adieraztea: zenbat eta (zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta hobeto / *gero eta hobeto)”, Jagonet galde-erantzunak.

— (2021). “-ago atzizkia”, Euskararen Gramatika.

SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (95).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "GERO: ... eta gero", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper