Kopuru edo adierazpen batetik abiaturik beste zenbait kopuru edo adierazpen lortzeko erabiltzen diren terminoak eta irakurketa-moduak hauek dira:
Batuketa: 5 + 5 = 10 (5 gehi 5 berdin 10)
Kenketa: 3 – 1 = 2 (3 ken 1 berdin 2)
Biderketa: 4 x 3 = 12 (4 bider 3 berdin 12)
Zatiketa: 4 : 2 = 2 (4 zati 2 berdin 2)
Berreketa: 23 = 8 (bi ber 3 berdin 8)
Erroketa: √16 = 4 (16ren erro[karratu]a berdin 4) ‖ (erro [karratu] 16 berdin 4)
Plus eta minus terminoak ere erabiltzen dira zenbakiaren positibotasuna eta negatibotasuna adierazteko. Honela irakurtzen da, esate baterako, honako ekuazio hau:
5 + (-3) + (-1) = 1 (Bost gehi minus hiru gehi minus bat berdin bat).
EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (137).
ETXEBARRIA, Jose Ramon (2011). Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (48, 57-58, 65-66, 74, 87-89).