-(en)ganako/-ekiko maitasuna, gorrotoa, konfiantza...

-(en)ganako/-ekiko maitasuna, gorrotoa, konfiantza...

Asko dira -(en)ganako hartzen duten izenak: adeitasun, amodio, debozio, desira, errespetu, erruki, ezinikusi, gorroto, grina, herra, higuin, jaiera, joera, konfiantza, larderia, leialtasun, maitasun, mirespen, onginahi, zaletasun, zintzotasun...

 

-(en)ganako moldea da nagusi tradizioan, eta ez -ekiko. Honatx hiru hitzen lagin-modukoa:

maitasuna: elkarrenganako maitasuna da hobestekoa. Horixe da euskal literatura-tradizioan gehien erabiltzen den egitura. Badira elkarrekiko maitasunaren adibideak ere, baina oso-oso gutxi.

gorrotoa: ‘-(en)ganako gorrotoa’ edota ‘-en kontrako/aurkako gorrotoa’ dira hobestekoak; izan ere, ‘-ekiko gorrotoa’ duen adibiderik ez dago tradizioan.

konfiantza: ‘-(en)ganako konfiantza’ da hobestekoa, askoz ere erabiliagoak baitira egitura hori edota ‘konfiantza ...-(en)gan’ modukoak. Bestea (-ekiko) gaitzetsi gabe, ordea; izan ere, ‘-eki(la)ko konfiantza’ modukorik aurkitu ez dugun arren, badira horren oinarri izan daitezkeen egiturak: alegia, ‘konfiantza ...-ekin/-gaz’ gisakoak. ( -ekiko atzizkia)

 

Gehiago jakiteko

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper