Elurra ari izan eta elurra izan moldeak aspektua puntukaria (ekintza oraindik bukatu gabe dagoela adierazten) denean soilik erabiltzen dira: Elurra, euria... ari du/zuen mendian. Elurra da/zen mendian. Mendebaldean, oso erabilia da jardun aditzaren forma trinkoa ere: Euria dihardu. Elurra ziharduen. ;
Elurra egin, berriz, aspektua ez puntukaria denean (hau da, ekintza bukatua dela adierazten duenean): Iaz elur asko egin zuen. [EH]