Ez dira balio bereko formak.
Dion (eta iraganeko nion, hion, zion, genion, zenion) formen oinarrian dio adizki laguntzailea + -(e)n menderagailua daude: Bere amari bularra eskatzen dion umea. Zer ekarri dion ikusi nahi du. Ekarri genion. Esan zenion.
Dioen adizkia (eta iraganeko nioen, hioen, zioen, genioen, zenioen), berriz, ‘esan/erran’ adiera-balioa duen -io aditz-erroaren forma trinkoa da (Euskal aditz batua, 176. or. (http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/6833.pdf)]. Ez daki zer dioen. Zer genioen jakin gabe. Zuk ere horixe zenioen.