Ez dira sinonimoak: biderkadura hitzak biderkatze-eragiketaren emaitza edo produktua adierazten du (Bi zenbaki positiboren biderkadura positiboa da beti); biderketak, berriz, eragiketa matematikoa (3 eta 7ren biderketak 21 ematen du). [EH; Matematikako Oinarrizko Lexikoa]