Berorika: Berori trataera erabiliz hitz egiteko moldea. Norbaiti berorika hitz egin. Berorika hasi nintzaion behin hizketan. Hika, zuka eta berorika.
Berori (Heg.): Euskal trataera begirunezkoenean erabiltzen den izenordaina. Hirugarren pertsonako adizkiekin erabiltzen da. Berorrek ez badaki, inork ez daki. Berori ez zetorrela ikustean. Berorri atsegin bazaio. Ez, berorren eskuetan balego. Hori izenordaina bezala deklinatzen da kasu-sintagman: berori, berorrek, berorri, berorrentzat... Pluraleko formetan, horiek bezala: beroriek, beroriei, berorien... ; deklinatzen dira. [EH]
EUSKALTZAINDIA (1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (55).
—(1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I), eranskina. Bilbo: Euskaltzaindia (117).