banadi / badeza; baledi / baleza

banadi / badeza; baledi / baleza

Gaur egungo euskaldunek, Eros badeza, ordainduko du; Joan banadi, ikusiko nauzu eta gisako baldintzazko formak, honela erabiltzen dituzte: Eros badeza (= erosten badu), ordainduko du. Joan banadi (= joaten banaiz), ikusiko nauzu.

 

Badira etor baledi / eros baleza gisako forma hipotetikoak ere. Hau da horien balioa: etor baledi = etorriko balitz, eros baleza = erosiko balu.

 

Joan banadi / Eros badeza. Baldintza gertagarri edo balizkoak dira horrela eratuak; gerta litekeen zerbaitez mintzo dira. Ez dira berez ahalezko formak, baldintzak baizik, baina askotan ahal izan aditzarekin erabiltzen dira —ahal badeza, esaterako—, eta orduan ahalezko forma modura jokatzen dute, jakina.

Literaturan (XVI. eta XVII. mendeetako testu batzuetan) eta gramatiketan salbu —eta orduan ere urri—, horrelako adizkiak oso gutxi erabiltzen dira. Gaur egungo euskaldunok, ‘Eros badeza, ordainduko du’, ‘Joan banadi, ikusiko nauzu’ eta gisako formak, honela erabiltzen ditugu: Eros badeza / Erosten badu, ordainduko du. Joan banadi / Joaten banaiz, ikusiko nauzu.

Etor baledi / Eros baleza. Molde honetakoak ere, arestikoak bezala, *edin eta *ezan aditzen gainean eratuak dira, eta, haiek bezala, aspektu-markarik gabeak ( *edin/*ezan/*edun aditzak). Hauek ere ekialdean eta literaturan erabili izan dira batik bat. Izatez, baldintzazko hipotetikoak dira, baina ahalezko forma modura —‘ahalezko baldintza’ izenez ere deitu izan zaie— erabili izan dira: etor baledi, eros baleza = etorriko balitz, erosiko balu.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (375-376, 381, 423, 429).

—(2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (33, 45, 60).

—(1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (399).

— “Baldintza adieraztea: gertagarria (erosten badu / eros badeza, joaten banaiz / joan banadi)”, Jagonet galde-erantzunak.

ALVAREZ ENPARANTZA, JOSE LUIS TXILLARDEGI (1977). Oinarri bila. (129).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper